1967ko musika

1967ko musikari dagokionez, urte inportantea izan zen rock psikodelikoarentzat eta hainbat disko garrantzitsu argitaratu ziren, hala nola, Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band eta Magical Mystery Tour (The Beatles), The Who Sell Out (The Who), The Piper at the Gates of Dawn (Pink Floyd), The Doors eta Strange Days (The Doors), Surrealistic Pillow (Jefferson Airplane), Forever Changes (Love), Disraeli Gears (Cream), The Velvet Underground (The Velvet Underground & Nico), Between the Buttons eta Their Satanic Majesties Request (The Rolling Stones) eta Are You Experienced? eta Axis: Bold As Love (The Jimi Hendrix Experience), besteak beste. 1967ko uda Maitasunaren uda izenarekin ezagutu zen San Frantzisko hirian (AEB). Halaber, urte horretako ekainean ospatu zen Monterey Pop Festival, lehen rock jaialdi erraldoia; gero ospetsuak egingo ziren taldeak ere sortzen dira: Creedence Clearwater Revival, Genesis edo Jethro Tull; eta Violeta Parra, Otis Redding, John Coltrane, eta Woody Guthrie bezalako musikariak urte honetan hil ziren. Euskal Herriari dagokionez, 1966an taldearen aurkezpen ofiziala egin ondoren, Ez Dok Amairuren emanaldiak ugaritzen joan ziren, izugarrizko eztanda eraginez euskal musikagintzan. Halaber, Benito Lertxundik eta Lurdes Iriondok euren lehen singleak argitaratu zituzten urte honetan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search